bat ...................................... bi .................................... hiru ............................... lau

Thursday, December 01, 2005

1.1.- Blogen definizioa

www.elkarrekin.org/web/bitakora webgunean blogak horrela definitu ditugu:


Bitakora (blog edo weblog) bat webgune bat da, kronologikoki alderantziz antolatutako ekarpenez osatua. Ekarpenetan idatziak, argazkiak, loturak e. a. gehi daitezke eta, askotan pertsonalak badira ere, bestelakoak ere izan daitezke. Webgunea bisitatzen dutenek komentarioak gehi dakieke egile(ar)en ekarpenei interaktibitatea bideratuz. Bitakora bat oso-oso erraz egin eta mantendu daiteke eta haren kudeaketarako ez da behar inolako programa berezirik. Bitakorek erabilera zuzen eta interesgarriak izan ditzakete hezkuntza munduan.

Beraz blogak Interneteko guneak dira, webguneak alegia, baina ohiko atari eta web pertsonaletatik desberdiak zenbait alderditan.

Blog baten aurrean gaudenaren adierazlerik argiena sarrera edo ekarpenen antolaketa kronologikoak emango digu; hori dela eta denboran azken idatzitako sarrera blogan lehen agertuko zaigu eta, berriz, denboran lehen idatzitakoa azkena izango da blogaren antolaketan.

Baina garrantzi handiko beste bi berezitasun ere badituzte: errazak dira egin, mantendu, aldatu eta argitaratzeko eta ez da horretarako inongo ezagupen teknikorik behar, batetik, eta, bestetik eta hemen dago koska, lan kolaboratiborako tresna baliagarriak dira oso interaktibitatea bideratuz, blogaria eta erabiltzaileen arteko komunikazioa erraztuz eta lankidetza eta jakinduriaren eraikuntza pluralari bidea eskainiz.

Hurrengo loturen bitartez definizio gehiago ikus daitezke:

No comments: